Gobernuak Lan Autonomoaren Legea onartu du: neurririk nabarmenenak

Honako hauek ditugu Legearen neurririk nabarmenetako batzuk:

  1. Tarifa laua hobetzea. Gaur egungo sei hilabeteetatik urtebetera luzatuko da autonomo berrientzako 50 euroko kotizazioa Gizarte Segurantzan. Horrez gain, jarduera eten eta bi urte geroago ere berreskuratu ahal izango dute kotizazio mota hori. Orain arte, autonomoek bost urtez itxaron behar zuten jarduera utzi ondoren, abantaila horretaz baliatzeko.

Horrez gain, 30 urtetik beherako gazteek eta 35 urterainoko emakumeek hiru urtez jaso ahal izango dituzte kotizazio-hobariak.

Bestalde, ekintzaileek eutsi egingo diote tarifa lauaren hobariari, nahiz eta inoren konturako langileak kontratatu. Orain arte, berriz, galdu egiten zen abantaila hori soldatapeko langileren bat kontratatzen zenean.

  1. Malgutasun handiagoa kotizazio-oinarria aldatzeko. Autonomoek urtean lau aldiz ere aldatu ahal izango dute kotizazio-oinarria, Gizarte Segurantzari ordaintzen dioten zenbatekoa beren jarduera ekonomikoaren egoerara egokitzeko.
  1. Malgutasun handiagoa kotizazio-oinarria aldatzeko. Autonomoek urtean hiru aldiz hartu ahal izango dute alta eta baja Gizarte Segurantzan, eta izapidea egiten duten egunean bertan ordaintzen hasteko eskubidea izango dute. Hau da, autonomoak hilaren 9an ematen badu alta, ez du hil osoa ordaindu beharko, dagokion zati proportzionala baizik. Eta bajarekin beste horrenbeste gertatuko da.
  1. Gizarte Segurantzarekiko zorrengatiko errekarguak txikitu egingo dira lehen berandutze-hilean. Neurri hori zailenetako bat izan da aurrera ateratzen. Azkenean, Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuoten atzerapenak eragindako errekargua erdira murriztea onartu da, eta egungo % 20tik % 10era jaitsiko da lehen hilean.
  1. Soldataren eta pentsioaren bateragarritasuna. Erretiro-adina bete ondoren lanean jarraitzen duten autonomoek, enplegatuak badituzte, soldata eta pentsioa batera jaso ahal izango dituzte. Orain arte pentsioaren % 50 soilik jaso zezaketen, aldi baterako erretiroa balitz bezala.
  1. Kotizazio sozialen jaitsiera, amatasuna eta familia-bizitza errazteko. Tarifa laua amatasunaren ondoren lanera itzultzen diren emakumeentzat, eta autonomo-kuotaren % 100eko salbuespena 12 hilabetez adin txikikoak eta mendekoak zaintzeko.
  1. Autonomoen in itinere istripuak onartzea. Gizarte Segurantzaren babesa ezarri da berriro in itinere istripua duten autonomoentzat (hau da, etxetik lanerako eta alderantzizko bidean istripua dutenentzat), betiere arrisku profesionalengatik kotizatzen badu.

Neurri sozialez gain, neurri fiskalak ere onartuko dira: % 30ko dedukzioa uraren, argindarraren eta telefonoaren hornidura-gastuetan, autonomoak etxean lan egiten badu dedukzioa etxetik kanpoko mantenurako, betiere gastu horiek baliabide elektronikoen bidez frogatu ahal badira. Dena dela, lurralde erkidegoan aplikatzekoak diren neurri horiek Euskadiko eta Nafarroako araudian txertatu behar dira, erkidego horiek berezko eskumena baitute gai horretan.

Consulting Pro zerbitzuak, Laboral Kutxaren bezero diren autonomoei eta enpresa txikiei aholku ematen dienak, doako beste informazio-saio bat antolatu du, oraingoan bi gai aztertzeko: batetik, Lan Autonomoaren Premiazko Erreformen Lege berriak ekarri dituen zenbait neurriri erreparatuko diete, horietako batzuk 2018ko urtarrilaren 1ean sartuko baitira indarrean; bestetik, 2017ko zerga-ekitaldia ixtear den honetan, PFEZa ordaintzeko kalkulua osatzen duten alderdi nagusiak aztertuko dituzte, baita ordainketa optimizatzeko har daitezkeen neurriak ere.

Gure webgunean mintegien datei, ordutegiei eta tokiei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Zure enpresari buruzko galdera pertsonalizaturen bat egin nahi baduzu, deitu gure doako 900 100 240 telefonora edo bidali zure galdera consultas@consulting-pro.org helbide elektronikora edo formularioan.

[LEGEA DESKARGATU]

Azken berriak