BIZKAIKO HIGIEZINEN KATASTRO-BALIO BERRIA KONTSULTATU AHAL IZANGO DA

Higiezinen katastroko balio berria 2017ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta, besteak beste, OHZ kalkulatzeko balioko du.

Bizkaiko Foru Aldundia higiezinen titularrei 463.899 igortzen hasi da; gutun horietan balio berria kontsultatzeko gako digitala ematen da.

Ondasun higiezinen titularrek beren katastro-balio berriak kontsultatu ahal dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak balioak berrikusi eta eguneratu ondoren. Ondasunen titularrek www.bizkaia.eus/katastroarenberrikusketa web orrian izango dute informazio guztia, eta datuak eskuratzeko postaz jasoko duten pasahitza erabili beharko dute.

Ondore horretarako Foru Aldundia informazioa emateko 463.899 gutun igortzen hasi da; gutun horiek irailaren 5a eta 14a artean banatuko dira. Gehiengo nagusiaren hartzaileak, 447.899 gutun, pertsona fisikoak dira eta gutunean informazio horretara iristeko aukera ematen duen aktibazio-kodea jasoko dute. Gainerako gutunen hartzaileak pertsona juridikoak edo atzerriko egoiliarrak dira.

Dena dela, ziurtagiri digitalaren bidez ere eskuratu daiteke informazio hori, edo, bestela, Bizkaiko Foru Aldundiak bere egoitza elektronikoan izapideak egin ahal izateko gaituta dituen gainerako identifikazio-bideetako edozein.

Titularren komunikazioak Bizkaiko Foru Aldundiak Lurraldeko udalekin lankidetzan egin duen katastroa berrikusteko prozesua amaitzen du; berrikuspenak higiezinen katastroko balioa euren ezaugarri eta kokapenaren arabera eguneratzeko balio izan du. Balio eguneratu horiek 2017ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean eta udalek biltzen dituzten zerga batzuen zerga-oinarria berrikusteko balioko dute, adibidez OHZ (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga). Prozesu honetan zehar eta ondasun higiezinen balioaren ustezko gehikuntza konpentsatzeko, aldi berean, OHZri buruzko Foru Araua aldatu da. Horrela Bizkaiko udalek zerga hori berrikusi dezakete aurrekoak baino nabarmen tasa baxuagoak ezarriz. Adibidez, hirietako etxebizitzen kasuan, % 0,6 eta % 3aren artean zegoen tasa orain % 0,02 eta % 0,6 arteko tartera mugatuko da. Landa izaerako ondasunen kasuan tasak % 0,05etik % 0,5eko tarteraino mugatuko dira. Beste alde batetik, industriari dagokionez gehieneko karga % 3tik % 2ra artekoa izango da merkataritzan.

Azken berriak