Barakaldoko kontrataziorako diru-laguntzak eskatzeko epea irekita

Inguralde Barakaldoko Udaleko Garapenerako Agentziak 183.069,79 € zuzenduko ditu Barakaldoko enpresek barakaldar langabetuak kontratatu ditzaten 2017-2018 tokiko Enplegu Planaren testuinguruan.

Diru-laguntza hauen onuradunak izen-soziala eta gutxienez lantoki bat Barakaldon daukaten eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena eman duten barakaldarrak kontratatzen dituzten enpresak izango dira. Inguralde Barakaldoko Udaleko Garapenerako Agentziak sustatutako deialdi berriaren aurrekontua 183.069,79€koa da, eta Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Deialdian kokatzen da, hain zuzen ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntzarekin Barakaldok garatuko duen 2017-2018 Enplegu Planaren barruan.

Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 22an hasiko da eta apirilaren 20an amaituko da. Enpresa edo erakunde interesdunek eskabidea (behar bezala beteta) eta eskatutako dokumentazioa Inguralden aurkeztu beharko dute. Bi izapide horiek www.inguralde.com orrian kontsultatu daitezke.

Deialdi honen babesean egongo diren enpresek gehienez ere 6.000€ko diru-laguntza jasoko dute 6 hilabeteko kontratu bakoitzeko. Aipatutako kopuru hori 9.000 euroraino igo ahal izango da, baldin eta kontratatutako pertsonak hurrengo taldeetako kideak badira: DBEko pertsona hartzaile-titularrak, lehen enplegua izango duten 35 urte baino gutxiagoko gazteak, 55 urte baino gehiago duten pertsonak, eta kontratazioaren aurreko 18 hilabeteetan Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon diren pertsonak badira, baldin eta epe horretan gutxienez 12 hilabete langabezian egon badira, oinarrietan adierazten den bezala.

Enpresak langabezian dauden barakaldarrak kontratatzera behartuta daude. Aurten diruz lagunduko dira 3 eta 6 hilabete bitarteko kontratuak, eta beti ere, gutxienez, lanaldiaren % 50ekoak badira. Diruz lagundu ahal izango den kontratuaren hasiera data 2017ko uztailaren 28tik 2018ko apirilaren 1era bitarteko egunetan kokatu ahal izango da (biak barne). Gainera, bere lanean hasteak lan-sorrera garbia ekarri beharko du langile kopuruari dagokionez.

Kontratatu nahi den pertsonak ziurtatu egin beharko du bai Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dagoela bai Barakaldon erroldatuta dagoela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, edo edozein zalantza argitzeko, enpresariek hurrengo bideak erabili behar dituzte: 944 789 355 telefonora deitu, posta elektroniko bat idatzi empleo@inguralde.com helbidera, 9:00-14:00 bitarteko ordutegiaren barruan.

Azken berriak