Auzitegi Gorenak ezarri du enpresek ez dutela langileen eguneroko lanaldiaren erregistroa egiteko obligaziorik

Auzitegi Gorenaren IV. Salaren Osoko Bilkurak epai batean ezarri du enpresek ez dutela langile guztien eguneroko lanaldiaren erregistroa egiteko beharrik, hitzartutako lanaldia eta ordutegiak betetzen diren egiaztatzeko, eta egindako aparteko orduen erregistroa bakarrik egin behar dutela, Langileen Estatutuaren 35.5 artikuluan ezarritakoaren inguruan egiten duen interpretazioaren arabera.

Horrela, Gorenak onetsi egiten du Bankiak Auzitegi Nazionalaren 2014ko azaroaren 4ko epaiaren aurka jarritako errekurtsoa; epai hark zigortu egiten zuen bankua, sindikatuen demanda bati erantzunez, bere langileek egunero benetan egiten zuten lanaldiaren erregistro-sistema bat ezartzera. Gorenak eutsi egiten dio, baina, –Bankiak ez baitzuen aurkaratu– enpresak hilabeteko zenbaketan egindako aparteko orduei buruzko informazioa langileen legezko ordezkariei helarazi behar ziela ezartzen zuen Audientzia Nazionalaren epaitzaren zatiari.

Gorenak zera onartzen du: “ordutegi-erregistroa egiteko obligazioa eta langileari aparteko orduak egin izanaren froga emango liokeen legeriaren erreforma egitea komeniko litzateke”, baina “oraingoz ez dago horretarako obligaziorik, eta epaitegiek ezin dute legegile lanik egin, eta ezin dute behartu enpresa ordutegiaren kontrolerako sistema konplexu bat ezartzera zigor generiko bidez; beharrezkoa izango da, bada, sindikatuekin negoziatzea zein sistema ezarri, kontua ez baita besterik gabe lanerako sarrera eta irteera erregistratzea, benetan egindako lanaldia baizik, lanaldi ezberdinak egoteak, lantokitik kanpo lan egiteak eta, hala hitzartzen denean, urtean zeharreko lanaldiaren banaketa irregularrak dakartzaten aldaera guztiekin”.

El Supremo rechaza “llevar a cabo una interpretación extensiva del art. 35-5 del ET imponiendo obligaciones que limitan un derecho como el establecido en el artículo 28-3 del citado texto legal y el principio de libertad de empresa que deriva del artículo 38 de la Constitución y ha reconocido nuestro Tribunal Constitucional como imprescindible para la buena marcha de la actividad productiva (S. 170/2013)”.

Auzitegi Gorenak ezetsi egiten du “Langileen Estatutuaren 35.5 artikuluaren interpretazio zabalegia egitea, eta aipatutako lege-testuaren 28-3 artikuluan ezarritako eskubidea, esaterako, eta Konstituzioaren 38. artikulutik eratorritako eta gure Auzitegi Konstituzionalak jarduera produktiboaren martxa onerako ezinbestekotzat jotzen duen (170/2013 Epaia) enpresaren askatasun printzipioa mugatzen dituzten obligazioak ezartzea”.

Epaiak azaltzen du “arauak ez duela argi eta erabat arau-haustetzat jotzen erregistrorik ez egitea edo gaizki egitea; beraz, beharrezkoa da Lan-arloko Arau-hausteen eta Zigorren Legearen Testu Bateratua onartzen duen abuztuaren 4ko Legegintzako Errege Dekretuaren 7-5 artikuluan jasotzen den arau zehatzailearen interpretazio murriztailea egitea, eta ez interpretazio zabala; arau zehatzailea izanik, galarazi egiten du Langileen Estatutuaren 35-5 artikuluaren interpretazio zabala egitea, zuzenbidearen printzipioa baita eskubideak mugatzen dituzten arauen eta arau zehatzaileen interpretazio murriztailea egitea. Gainera, ez da faltatzat jotzen erregistrorik ez egitea, eta langileei lanaldi berezietan egindako orduei buruzko informaziorik ez ematea edo obligazio formal edo agirien inguruko obligazio hutsak ez betetzea falta arina besterik ez da, aipatutako Legegintzako Errege Dekretuaren 6. Artikuluaren 5 eta 6 zenbakietan aurreikusitako kasuetan”.

Gaineratzen du emandako irtenbideak “ez duela babesik gabe uzten langilea aparteko orduak egin izana frogatzeko, hilabete amaieran enpresak egindako aparteko ordu kopurua jakinaraziko baitio –edo ez duela aparteko ordurik egin–, eta komunikazio horren aurrean erreklamatzeko aukera izango du, eta aparteko orduak frogatzerakoan, bere alde izango du Prozedura Zibilaren Legearen 217-6 artikulua; arau horrek ez du ahalbidetzen aparteko orduak egin izana susmatzea ez denean erregistrorik egiten, baina erregistrorik egiten ez duenaren aurka jokatzen du langileak frogatzen duenean orduok egin zituela”.

Epaiak hiru boto partikular ditu, izenpetzen duten 13 epaileetatik bostek sinatutakoak, Bankiaren errekurtsoa ezestearen eta Audientzia Nazionalaren epaitza berrestearen aldekoak.

Azken berriak