Alde Zaharreko saltokientzako Bilboko Udalak 50.000 euro bideratuko ditu

Zehazki, saltoki bakoitzak 6.000 euro arteko diru-laguntza jaso ahal izango du, egindako inbertsioaren arabera. Lehentasuna duten erronka bi kalitatezko arreta eskaintzea eta salmentak suspertzea dira erakargarritasuna irabaziz eta merkataritza modernizatuz, eta laguntza hauek horri erantzuna emateko helburua dute.

Plan honetan parte hartzeko interesa duten saltoki guztiek dagokion eskaria aurkeztu beharko dute irailaren 16aren eta azaroaren 15aren bitartean www.bilbao.net/bilbaoekintza webgunean edo Bilbao Ekintza udal sozietatearen bulegoetan, Nafarroa kaleko 5. zenbakiko 3. solairuan, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Gainera, udalak Alde Zaharreko saltokientzako eskuragarri jarriko du Bilbao Ekintzak kudeatuko duen zerbitzua. Zerbitzu horrek aholkularitza profesionala eta banakakoa eskainiko du negoziorako ideia eta proiektuak garatzeko, bai jada errotuta dauden negozioetarako baita sortu nahi diren negozio berrietarako ere.

Ekimen honekin, Bilboko Udalak saltoki berriak irekitzea sustatu nahi du eta jada erdigune historikoan dauden negozioen lehiakortasuna indartzea baita ere. Gune hori, bere jatorrietatik merkataritza-tradizioari estuki lotuta dago eta tradizio hori denboran zehar mantendu da, bertakoen, bisitarien eta turisten elkargune garbia delarik. Hala, 2 gaur egun txikizkako 535 saltoki daude bertan, hirian dauden saltokien % 10,4 alegia, eta datu horrek Alde Zaharra Bizkaiko hiriburuko erosketak egiteko erreferente bihurtzen du.

Azken berriak