Kenkariak Nafarroako jarduera enpresarial eta profesionaletan

Zer zergaduni zaizkie aplikagarri kenkariak inbertsioak egiteagatik eta enplegua sortzeagatik?

Jarduera enpresarialak edo profesionalak dituzten eta errendimendua zuzeneko zenbatespenaren edozein modalitateren bidez (normala edo erraztua) zenbatesten duten PFEZren subjektu pasiboei kenkari gisara aplika dakizkieke Sozietateen Gaineko Zergaren araudian ezarritako edo ezartzen diren inbertsio enpresariala edo profesionala sustatzeko pizgarriak eta sustagarriak.

Hona hemen kenkari aplikagarri ohikoenak:

1. Kenkaria ibilgetu materialaren elementu berrietan inbertsioak egiteagatik eta higiezinetako inbertsioengatik

Enpresariaren edo profesionalaren jarduera ekonomikoari atxikitako ibilgetu materialaren elementu berrietan edo ondasun higiezinetan egiten diren inbertsioen % 10 izango dira kengarriak. Lursailak ez dira sartzen.

Kenkaria aplikatzeko baldintzak:

  • Ustiategiari atxikita egotea elementuak.
  • Inbertsioaren hartzaile diren elementuak balantzearen aktiboan gainerako ondare-elementuetatik bereizita agertzea, haiek identifikatzen laguntzen duen epigrafe baten pean.
    • Salgaien garraiorako erabiltzen diren ibilgailu mistoak.
    • Ordaina kobratuz bidaiariak garraiatzeko erabiltzen direnak.
    • Ordaina kobratuz gidariei edo pilotuei irakasteko erabiltzen direnak.
    • Zaintza-zerbitzuetarako erabiltzen direnak.
    • Ordaina kobratuz alokairu-jardueretarako soilik erabiltzen diren ibilgailuak, normalean jarduera horretan aritzen diren erakundeek alokatzen dituztenak.
    • Ordezkari edo agente komertzialek beren joan-etorri profesionaletarako erabiltzen dituztenak.
    • Gutxienez bost urtez funtzionamenduan jardutea inbertsioen aktiboak subjektu pasiboaren instalazioetan, bi kasu hauetan izan ezik: galera justifikaturik egon bada, edo aktiboaren bizitza epe hori baino laburragoa bada.
    • Inbertsioak turismoko ibilgailu automobiletan eta haien atoietan, ziklomotorretan, motozikletetan edo ontzietan, aisialdirako ontzietan edo itsas kiroletakoetan edo aireontzietan egin badira, hauek bakarrik onartuko dira:
    • Eskualdatzerik edo lagapenik egin ez zaienak.
  • Inbertsioaren xede diren aktibo guztien zenbatekoa 6.000 eurotik beherakoa ez izatea.
  • Ekitaldi bakoitzean gainditzea ibilgetu materialaren eta ondasun higiezinetako inbertsioen lehendik zeuden kontabilitate-balioen baturaren zenbatekoaren % 10, amortizazioak kenduta. Ekitaldian egindako inbertsioen zenbatekoa 300.000 eurotik gorakoa bada, ehunekoa % 5ekoa izango da.

2. Kenkaria enplegua sortzeagatik

Kenkari horren xedea hau da: enplegu egonkorra eta kalitatekoa sustatzea. Horregatik, kenkaria aplikatzeko eskubidea izateko, kontratu mugagabea egin behar zaie hartzen diren langileei, eta LGSaz edo lanbide arteko gutxieneko soldataz gaindiko lansaria gehi % 70 ordaindu. Ez du kenkaria aplikatzeko eskubiderik ematen enplegua aldi baterako kontratazio-formulen bidez sortzeak edo, mugagabeko kontratuak egin arren, LGSaren % 70 gainditzen ez duten soldatak ordaintzeak.

Zenbait gizarte-helburu ere hartzen dira aintzat; bestak beste, desgaituen gizarteratzeari laguntzeko haien aldeko diskriminazio positiboa egitea, zenbateko kengarriak areagotuz.

Oro har:

  • Lan-kontratu mugagabea duten langileen batez besteko kopuruaren hazkundearen pertsonako eta urteko kuota likidoaren 5.000 eurokoa izango da kenkaria, baldin eta 2016ko ekitalditik aurrera LGSa (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata) baino % 70 handiagoa badute soldata, zergaldia hasi aurreko 12 hilabeteetan kontratu-mota hori zuten langileen batez bestekoarekiko alderatuta. Xede horietarako, sortzen diren enpresa berriei zero langile hartuko zaizkie kontuan enpresa eratu aurreko denbora-epeagatik.
  • Aurreko ekitaldiko langile-kopuruaren batezbesteko berari eutsi arren lan-kontratu mugagabea duten langileen batezbestekoa hazi baldin bada eta, 2016tik aurrera, gainera, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata gehi % 70koa baldin badute lansaria, eta igoera enpresako plantilla osoaren batez besteko hazkundea baino handiagoa izan bada, 2.000 euroko kenkaria aplikatuko da, pertsonako eta urteko, bi igoera horien arteko aldea dela-eta.
  • Aurreko ekitaldiko plantilla osoaren batezbestekoa jaitsi arren lan-kontratu mugagabea duten langileen batezbestekoa hazi baldin bada eta, 2016tik aurrera, gainera, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata gehi % 70koa baldin badute lansaria, aurreko paragrafoan aurreikusten den kenkaria honi aplikatuko zaio: aipatutako igoeraren eta plantilla osoaren batezbestekoaren jaitsieraren arteko kendura positiboari.

Koadro honek kenkariaren zenbatekoa kalkulatzen laguntzea du xede:

Enplegu totalaren aldaketa   Kenkaria
↑ Totala ↑ Totala ≥ ↑ Mugagabea ↑ Mugagabea x 5.000 €
↑ Totala < ↑ Mugagabea ↑ Totala x 5.000 € + (↑ Mugagabea – ↑ Totala) x 2.000 €
↓ Totala ↓ Totala ≥ ↑ Mugagabea 0 €
↓ Totala < ↑ Mugagabea  (↑ Mugagabea – ↓Totala) x 2.000 €

Langilea desgaitua baldin bada, zenbatekoak 6.800 euro eta 3.200 euro izango dira, hurrenez hurren, urteko eta pertsonako.

Gainera, pertsona eta enpresa ekintzaileei % 10 igoko zaie kenkaria, baldin eta jarduera berritzaile bat edo espezializazio adimenduko sektoreren batean sartzen den jardueraren bat jartzen badute martxan.

 

 

 

 

 

 

Azken berriak