Slide background

Artikuluak

NAIZ

  • X
  • X
  • X

ZER NAHI DUT?

  • X
  • X
  • X
  • X
  • X
  • X
  • X

Zer behar dut?

  • X
  • X
  • X
  • X
  • X
  • X
  • X

Datu pertsonalak babesteko Europako araudia betetzeko gomendioak

2018ko maiatzaren 25ean sartuko da benetan indarrean Datuak Babesteko Araudi Orokorra (DBAO). LABORAL KUTXAren Consulting PRO zerbitzuak antolatutako mintegietan aipatu izan dugunez, izaera pertsonala duten datuak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek bete behar…

Nafarroan autoenplegua eta besteren konturako kontratazioa sustatzeko laguntzak

1. Autoenplegua eta enpresa-sorrera sustatzeko laguntzak Zenbait diru-laguntza daude enpresa berriak sortzen dituztenentzat, bai eta autonomo gisara lanean hasten diren langabeentzat ere. Urte osoan eskura daitezke laguntza horiek. Labur azalduko dizkizugu. Informazio gehiago nahi…

Autoenplegurako eta besteren kontura kontratatzeko laguntzak

Consulting-Pro zerbitzuan jorratzen dugun gairik ohikoenetako bat laguntzak dira, bai autoenplegurako eta enpresak sortzeko laguntzak, bai pertsonala kontratatzekoak. Urtero legez, mintegi batzuk antolatu ditugu profesional eta enpresa txikientzat dauden laguntza-programa nagusien berri emateko [EMAN…

JARDUERA EKONOMIKOAK SUSTATZEKO KENKARIAK PFEZ-N

Jarduera ekonomiko bat duten zergadunek kenkari jakin batzuk dituzte PFEZn, jarduera sustatzeko. Horrelako lau kenkari-mota daude: Inbertsioengatiko kenkariak. Enplegua sortzeagatiko kenkariak. Langileek enpresan parte-hartzeagatiko kenkariak. Enpresa sortu berrietan inbertitzeagatiko kenkariak. Kenkari horiek zenbait aldaketa…

Gizarte Segurantzako tramiteak bitarteko elektronikoen bidez egiteko gida

Lehengo batean argitaratu genuen legez, datorren urriaren 1etik aurrera norberaren konturako langileek bitarteko elektronikoen bidez egin ahal izango dituzte Gizarte Segurantzako tramiteak, baita jakinarazpenak jaso eta sinatu ere. Horretarako, Datuen Igorpen Elektronikoko Sisteman (DIE…

Datu pertsonalen babesari buruzko Europako araudia: enpresek segurtasun-arrailen berri eman beharko dute.

Aste gutxiren buruan, datu pertsonalen babesari buruzko lege-esparru berria izango da indarrean Europar Batasunean. Zuzenean eta era uniformean aplikatuko da kide diren estatu guztietan. 2018ko maiatzaren 25etik aurrera bete beharrekoa izango da datuen babesari…

Nire webaren eta helbide elektronikoaren domeinua iraungi egin da, zer egin dezaket?

Gure webgunerako eta posta elektronikoko geure kontuak izateko domeinua erosten dugunean, urtebeterako izaten da. Berritzeko eguna hurbiltzen denean, agente erregistratzaileak ohartarazpena bidaltzen digu posta elektronikoz, domeinua beste urtebetez erabiliko ote dugun galdetuz. Domeinua berritzea…

Langile autonomoen erretiro-pentsioa

Pentsio Sistemaren 2013ko azken erreformaren ondoren, aldakuntzak ezarri zituzten pentsioaren zenbatekoari eta erretiroa hartzeko adinari lotutako arauetan eta kalkulatzeko moduan. Oro har hartuta, sistema berrian, langile guztien (norberaren kontura nahiz inoren kontura aritzen direnen)…

Zer gertatuko da zergak edo gizarte-aseguruak epez kanpo aurkezten baditut? Eta autonomoen kuota ordaintzen ez badut?

Lan Autonomoaren Premiazko Aldaketen Lege berrian jasotako neurrien barruan, Gizarte Segurantzaren kuotetan izandako atzerapenen ondoriozko errekarguak erdira jaitsiko dira. Hortaz, egungo % 20ko errekargua % 10era jaitsiko da lehen hilabetean. Aldaketa horren ildotik, zergak eta gizarte-kotizazioak…

Elektrizitate-merkaturatzaile berriak: nire negoziorako dirua aurrezteko modua?

Azken urteotan argindarraren kostuak izan duen hazkundeak kezka handia eragin die etxeko kontsumitzaileei nahiz enpresari txikiei; izan ere, argindarraren kostua igo ahala, beraien irabazi-marjina murriztu egiten da. Horiek horrela, azken urteotan elektrizitatea merkaturatzeko enpresa…

Zure negoziorako publizitatea Instagramen: gida laburra

Duela hilabete batzuk, Instagram saltokietarako eta beste negozio txiki batzuetarako lagungarria izan daitekeela aipatu genizun, sare sozialik bisualena eta mugikorrena baita. Ildo horretan, 2017. urtean Instagrameko publizitateak Facebookekoa gaindituko duela kalkulatu da. Izan ere,…

Ezkontzaren ondasun-eraentzarik egokiena autonomoarentzat

Enpresariak ezkontzekotan direnean, eta dagoeneko ezkonduta badaude ere bai, askotan galdetzen dute zein den ezkontzaren ondasun-eraentzarik egokiena beren ondare pertsonala babesteko. Izan ere, enpresa-jarduerak arrisku ekonomikoak dakartza beti. Alabaina, arrisku horrek ondorio handiagoak edo…

Autonomoentzako pizgarri berriak: onartzear dago Lan Autonomoaren Legea

[AKTUALIZAZIOA 2017/10/24: LAN AUTONOMOAREN LEGEA ONARTU DU] Diputatuen Kongresuak oniritzia eman dio Lan Autonomoaren Premiazko Aldaketen Lege berriari, prozesu luze baten ostean. Legeak hogei neurri baino gehiago hartzen ditu barne, langile horien lan-baldintzak eta…

Enpresa sortu berrientzako diru-laguntzak (II)

Artikulu honek aurrekoaren gaiari helduko dio. Hartan, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (EEZPren), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzak aipatu genituen. Oraingoan, berriz, lurralde bakoitzean (Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan) autoenplegurako eta enpresak sortzeko…

Google AdWords: nola jarri gure iragarkia Googlen

Google AdWords zerbitzuaren bidez, Google bilatzaileak publizitate-tarteak eskaintzen dizkie iragarle izan daitezkeenei, hau da, bilatzailean nabarmenduta azaldu nahi dutenei. Erabiltzailearen bilaketa-emaitzetan nabarmenduta erakusten dira iragarki horiek. Modu horretan, eskaintzen dugunaren gainean interesa dutenek ikusiko…

BERRIKI SORTUTAKO ENPRESENTZAKO LAGUNTZAK (I)

Consulting-Pro zerbitzuan jasotzen ditugun kontsultarik ohikoenetako batzuk izaten dira enpresak sortzeko eta lehendabiziko urteetan enpresa berri horiek sendotzeko dauden diru-laguntzen programei buruzko galderak. Urtero bezala, autonomoentzat eta mikroenpresentzat dauden laguntzak azaltzeko mintegiak antolatu ditugula…